Autodefentsa feminista tailerra egingo dute bi egunetan

Ataria 2024ko otsailaren 28a

Martxoaren 1ean eta martxoaren 7an Subijana etxean emango dute Amasa-Villabonako Berdintasunean Ados! mahaiak antolatutako tailerra.

Amasa-Villabonako Berdintasunean Ados! mahaiak autodefentsa feminista tailerra antolatu du 11 eta urte bitartekoentzat  Subijana etxean. Martxoaren 1ean eta 7an egingo dira saioak, 18:00etatik 20:00etara eta Emagin elkarteko kideek emango dituzte azalpenak. Akain eta Lurgatz talde feministek ere babestu dute ekimena.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko mezu bat bidali beharko dute berdintasuna@villabona.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!