Ibilian ekimenaren saio berri bat egin dute

Ataria 2024ko otsailaren 15a

Erreboteko plazatik atera eta Villabona eta Zizurkilen barrena ibili ziren paseoan.

Astero bezala, Ibilian ekimenarekin herriko helduak eta ikasle boluntarioak paseora atera ziren joan den asteazkenean.
 
Eguraldia lagun Villabona eta Zizurkilen barrena ibili ondoren, salda beroa hartuz borobildu zuten goiza. Asteazkenero 11:00etan Erreboteko plazan egiten dute hitzordua herriko helduek eta haiekin batera ateratzen diren boluntarioek.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!