Behar Zanako bi bikote, txapeldun eskuz trinketean

Ataria 2024ko urtarrilaren 22a

Behar Zana pilota elkarteko hiru bikote lehiatu dira asteburuan jokatutako eskuz binakako kluben arteko Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finaletan.

Lizaso-Urruzola bikoteak nagusien bigarren mailako finala irabazi zuten Hernaniko Manterola-Sorondoren aurka, 40-37. Horrela, lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian Behar Zanako bikoteak.

Jubeniletan ere txapeldun geratu ziren Behar Zanakoak. Iparragirre-Aranburu bikoak Hernaniko Alberdi-Olazabalen aurka irabazi zuten, 40-36.

Bestalde, kadete mailan Zufiria-Oñate txapeldunorde geratu dira Hernaniko Alberdi-Oses bikoaren aurka, 40-31, partidan zehar aurretik joan arren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!