BABESTUTAKO EDUKIA

«Praktikotasuna da gehien gustatzen zaidana»

Mondragon Unibertsitatea 2024ko urt. 22a, 07:57

Maialen Perez Mendiola billabonatarra Mondragon Unibertsitateko ikaslea da. ATARIA

Maialen Perez Mendizabal billabonatarrak 20 urte ditu. La Salle Berrozpen Batxilergo Teknologikoa ikasi ondoren, Industria Antolakuntzako Ingeniaritza gradua ikasten ari da. Eta, musika eta kirola ditu gustuko.

Industria Antolakuntzako Ingeniaritza graduko 3. mailan zaude. Zergatik aukeratu zenuen eta zergatik Mondragon Unibertsitatean?

Batxilergoa bukatzean ez nuen argi zer ikasi. Horregatik, ate irekietara apuntatu nintzen, eta antolakuntza industrialeko ikasleen esperientzia entzun ondoren, argiago izan nuen nire profilarekin bat zetorren gradua zela.

Mondragon Unibertsitatean, Project Based Learning (PBL) metodologiak eta formakuntza duala egiteko aukera dago, eta niri horrek konbentzitu ninduen.

Nolakoa izan da orain arte bizitako esperientzia?

Esperientzia polita izaten ari da, ikasketek dedikazioa eskatzen dute eta lanean egoteak denbora gutxiago izatea suposatzen du baina, horrek asebetetze maila handia ekarri dit. Horrez gain, unibertsitateko giroak ere laguntzen du.

Zer metodologia erabiltzen duzue, nolakoa da?

Metodologia definitzeko errealismo hitza erabiliko nuke. Izan ere, PBLan egiten diren proiektuak eta hauek aurrera eramatean topatzen ditugun arazoak, bizitza errealean topa daitezkeenak dira. Adibidez, makina bateko ustekabeko matxura edo lantaldean egon daitezkeen desadostasunak.

Zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta zerbait hobetzeko?

Praktikotasuna da gehien gustatzen zaidana. Graduan aurrera egin ahala, kontrol puntuek pisua galtzen dute, eta proiektu eta lan ezberdinek hartzen dute paperik garrantzitsuena. Notak ez dira soilik azterketan ateratakoak, proiektuarenak ere balio handia du. Beti dago hobetzeko tartea baina, zerbait esatekotan, ondo legoke Erasmus plaza gehiago jartzea edo PBLan denbora gehiago edukitzea.

Lanean ari zara ikasten duzun bitartean, DUAL ereduan. Non ari zara eta zer lan mota egiten duzu?

Beasainen dagoen Ingeteam Indar Manchines-en ari naiz lanean, SQA departamentuan. Gain-gainetik azalduz, hornitzaileen kalitatearekin erlazionatutako aspektuetan nabil lanean, ikuskapen eta monitorizazioan, kalitate ezak dakartzan arazoetan eta abarretan esku hartzen.

Zer-nolako ekarpena egiten dizu eredu dualak?

Ikasitakoa klasean planteatutako egoeretan erabiltzeaz gain, erreala den enpresa batean aplikatzeak motibatu nau.

Etorkizunari begira zer asmo dituzu?

Duala egiten ari naizen enpresa berdinean TFGa egiteko asmoa dut, eta gero gerokoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!