Aizkardi Mendi Taldearen irteera igandean

Ataria 2024ko urtarrilaren 16a

Baigura mendia.

Aizkardik mendi irteera antolatu du iganderako, hilak 21. Nafarroa Behereko Baigura eta Haltzamendi mendietara joango dira.

Ortzaizetik (120 m) abiatuko dira, eta Baigura (897 m) eta Haltzamendi (813 m) gailurrak igo ondoren, Ortzaizera itzuliko dira. Irteera 5 ordu eta erdiko iraupena izango du eta 20 bat kilometro egingo dituzte. Parte hartzeko osteguna baino lehen eman behar da izena 20:00etatik 22:00etara 649 71 71 82 telefono zenbakira deituta edo ostegunean bertan Aizkardiren bulegora gerturatuta ordutegi berean. Igandean 07:00etan aterako dira Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!