Ahalduntze Bertso Eskolarako izen-ematea zabaldu dute

Ataria 2024ko urtarrilaren 9a

Bigarren hiru-hilekoari hasiera emango diote larunbatean eta izena eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute aste honetan.

Larunbatean ekingo die berriro ere eskolei Ahalduntze Bertso Eskolak. Ikasturtea hasia egon arren, hiru-hilabeterako parte hartzeko aukera dago eta bigarren hau hasi aurretik zabalik dago izen-ematea. 50 euro balio ditu matrikulak eta Bertsozale.eus helbidean eman daiteke izena. 

Bederatzigarren ikasturtea du 2023-2024koa Ahalduntze Bertso Eskolak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Saioak urtarrilaren 13an, otsailaren 10ean, martxoaren 16an, apirilaren 13an, maiatzaren 11n eta ekainaren 8an izango dira Villabonako Subijana etxean. 

Edoskitzean dauden haur txikiak dituzten partaideen kasuan, zaintza beharrak aztertuko direla jakinarazi dute antolatzaileek eta horretarako, izena ematerako garaian, oharretan aipatzea eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!