Olentzaroren Basoa Amasa-Villabonan

Ataria 2023ko abenduaren 19a

Amasa-Villabonako haurrek Olentzero eta Mari Domingiren ibilbidea egiteko aukera izan zuten larunbatean.

Larunbat arratsaldean Etxeondoko parkean elkartu eta taldeka ibilbidea egin zuten basoko pertsonaia desberdinen hainbat pasadizo eta Gabon ohiturak entzunaz. sorginak, Galtzagorriak, Antton eta Anttoni, Olentzero eta Mari Domingi topatu zituzten bidetik. Zunbeltz elkartea eta Amasa-Billabonako udalaren eskutik.

Argazkiak: Mikel Rodriguez

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!