Mendi astea abiatu du Aizkardik

Ataria 2023ko azaroaren 20a

Joseba Iztuetak asteartean eskainiko du saioa Villabonan. GOIERRIKO HITZA

Hitzaldiak izango dira Gurea zinema aretoan astearte, asteazken eta ostegunean. Igandean, mendi ibilaldia egingo dute.

Gaurtik aurrera 39. Mendi Astea ospatuko du Amasa-Villabonako Aizkardi mendi elkarteak. Igandean amaituko dituzte ekitaldiak, urtero antolatzen duten mendi ibilaldiarekin. Bien bitartean, aurreko azaroaren 12an egin zuten argazki rallyko lanen erakusketa egongo da ikusgai Gurea zine aretoan eta sari banaketa ekitaldia ostegun iluntzean egingo dute, egun horretarako antolatu duten hitzaldiaren ostean.

Hau da Aizkardi mendi elkarteak antolatu duen egitaraua aste honetarako:

  • Azaroaren 20tik 24ra
    • Erakusketa. 15. Argazki Rallyko lanen erakusketa Gurea zinema aretoko sarreran.
  • Azaroak 21, asteartea
    • 20:00. Joseba Iztuetaren eskutik Zanskar, aztarna berrien bila hitzaldia Gurea zinema aretoan.
  • Azaroak 22, asteazkena
    • 20:00. Itzalak hitzaldia emango du Alex Areizagak.
  • Azaroak 23, osteguna
    • 20:00. El circo de Lescun izeneko hitzaldia eskainiko du Gurea zinema aretoan Juan Mari Ansak.
    • Ondoren. Argazki Rallyko sari banaketa ekitaldia.
  • Azaroak 26, igandea
    • 08:30. Olaederra kiroldegitik abiatuta mendi ibilaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!