Iraitz Arrospide laugarren Behobian

Ataria 2023ko azaroaren 12a

Iraitz Arrospide helmugan. Irutxuloko hitza

Chakib Lachgar eta Laura Rodriguez izan dira 58. Behobia-Donostia lasterketaren irabazleak. Billabonatarra 1:02:36ko denbora egin du, podiumetik oso gertu geratuz.

Chakib Lachgar errenteriara izan da Behobia-Donostia lasterketako irabazlea, errekorra ezarriz gainera, ordubetetik beherako denbora egin baitu, 59:56, hain zuzen. Lachgar 50 kilometroko munduko txapeldun izan berri da Indian. Zakariya El Boubekraoui izan da bigarren 1:01:28ko denbora eginez, eta hirugarren Nan Oliberas Font izan da, 1:02:00 eginez.

Emakumezkoetan Laura Rodriguez helmugaratu da lehen postuan, 1:14:20ko denbora eginez. Sara Villasante de la Fuente izan da bigarren 1:14:28 denborarekin, eta Pilar Fernandez Rodriguez hirugarren 1:14:47 denborarekin.

Iraitz Arrospide billabonatarrak 1:02:36ko denbora egin du, laugarren geratuz. Lesio baten ondotik zetorren billabonatarra, eta probaren amaieran pozik agertu da lortutakoarekin. Podiumetik oso gertu geratu arren oraindik hobetzeko aukera baduela ikusi duela esan du, eta hurrengo erronka Sevillako maratoia duela.

Behobia (Gipuzkoa) eta Donostia arteko 20 kilometroak 25.636 lagunek egin dituzte aurten; 29.639 zeuden izena emanda, eta 253 erretiratu egin dira. Inoiz baino gehiago izan dira emakumeak: 7.482. Parte hartzaileen %29 izan dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!