San Martin eguna hasi besterik ez da egin

Ataria 2023ko azaroaren 11

Egun osoko festa eguna dute aurretik, gaur, Amasan. San Martin eguna ari dira ospatzen amasarrak. Auzoko plaza azoka gune bihurtu da bailarako artisauentzat, eta gune bera konpartitu dute aizkolari gazteekin, aizkora erakustaldia eskaini baitute.

Amasarrek Unai Etxeberria Osinalde eta Pikabea III aizkolari gazteen lanaz gozatu dute. Nor baino nor aritu dira aizkora lanetan. Lehenik, 45 ontza zeinek kolpe gutxien moztu ibili dira. Jarraian, eta indarrak berreskuratzeko tartea izateko, Larrak erakustaldia eskaini du. Larrak motozerrarekin duen abilezia agerian geratu da, horren erakusle motozerra erabilita moldatzen dituen egur eskulturak.

Bigarrenez ere, lehian aritu dira Osinalde eta Pikabea III. Bigarren lanean, berriro 45 ontzako bat moztu behar izan dute, baina oraingo honetan zeinek azkarrago moztu erakustaldia eskaini dute.

Azoka

Amasako plaza azoka gune bihurtu da gaurko egunez. Bertan zeramika lanak, artile lanak, xaboiak, egur jolasak, arropak... erosteko aukera bazegoen. Eskualdeko artisauak bertara plazaratu dira euren lanak saltzeko asmoz. Eguraldia ez dute lagun izan, eta «ikusleek ikusi bai, baina dirua poltsikoan gordeta» zeudela kexatu dira artisauak.

Festak jarraipena

Eguna hasi besterik ez da egin eta oraindik festa aurretik izango dute Amasara gerturatzen direnek, bai gaur, larunbata, eta baita bihar, igandea ere.

 

  • Azaroak 12, igandea14:00. Herri bazkaria.
    18:30. Kantaldia, Jaione Olazabal eta familiaren eskutik.
    23:30. Erromeria Laket taldearekin.

  • Azaroak 12, igandea

    18:00. Herri kirolak Amasako herriko gazteen artean.
    Ondoren. Martina Sorginari agurra.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!