Bideoklipa

'Ohartu' lanaren bigarren aurrerapen kantua aurkeztu du Habik

Ataria 2023ko azaroaren 9a

'Lilura' kantua aurkeztu du Villabonako taldeak. Azaroaren 17an kaleratuko den 'Ohartu' diskoko bigarren aurrerapen kantua da.

Azaroaren 17an kaleratuko du Habi taldeak Ohartu izeneko lan luzea. Aurretik Oinatzak kantua aurkeztu zuten eta orain bigarren abesti bat eman dute argitara: Lilura.

Bideokliparekin batera datorren kantua. Nagore Arin billabonatarrak zuzendu, grabatu eta muntatu du bideoa. Yeray Gascon eta Jon Ander Artola taldekideek Elkar estudioan grabatu dute disko berria Victor Sanchezen gidaritzapean. Sanchez arduratu da ekoizpenaz, grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz. Lan osoa entzungai izango da azaroaren 17an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!