Gau beltza Amasa-Villabonan

Ataria 2023ko azaroaren 2a

Zunbeltz elkarteak antolatuta Gaztelekutik plazaraino bitarteko bidea egin zuten kalejiran eta bidean beldur eta ezustekoak izan ziren.

Gau beltza ospatu zuten astearte iluntzean Villabonako kaleetan. 19:30ean Gaztelekutik abiatuta kalejirari hasiera eman zitzaion eta jende asko gerturatu zen ikus-miran.

Kea, sua eta batukadaren soinuarekin plazaraino abiatu ziren. Ibilbidean zenbait beldur eta ezusteko izan ziren. Ondoren, gaztainak jan eta zezen-suzkoak atera ziren.

Argazkiak: Mikel Rodriguez

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!