Bertso eskola giroan ospatu du Harituzek 10. urteurrena

Ataria 2023ko azaroaren 2a

Argazkiak: Harituz

Gurea antzokian bertso saioa antolatu zuen atzo eskualdeko bertsozaleen elkarguneak.

Harituzek bertso saioa antolatu zuen atzo Villabonako Gurea antzokian, Tolosaldeko bertsozaleen elkargunearen 10. urteurreneko ospakizunen barruan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikano aritu ziren bertsotan Imanol Artola Felix-en esanetara. Bertso eskola giroan egin zuten saioa eta bertsozale ugari gerturatu zen bertara.

Harituz sortu aurretik Tolosaldean bertsolaritzan eragin zuten pertsonak ere gonbidatu zituzten oholtza gainera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!