Metal zaleek Villabonan zuten gaurkoan hitzordua. Izan ere, Hellbona jaialdia antolatu dute hirugarrenez. Goizean, esaterako, haurrentzako arpegia margotzeko tailerra egin dute, eta arratsaldetik gauera arte kontzertuak izan dira, Aljibean eta Berdura plazan.