Erraldoiek herria girotu dute

Ataria 2023ko urriaren 21a

Erraldoien topaketa egin dute Villabonan lehen aldiz; bederatzi herritako erraldoien konpartsak hartu dute parte, herrian giro ederra jarriz.

Faltzes, Funes, Ordizia, Lazkao, Bera, Santakara, Lasarte, Uharte eta Amasa-Villabonako erraldoien konpartsek hartu dute parte estreinakoz antolatu duten Villabonako Erraldoien Topaketan. Eurekin batera, Lasarteko txarangak eta Giro Arte, Jeronimo eta Tolosako dultzaineroek hartu dute parte.

Goiz osoan zehar kalejiran aritu dira, eta herriko plazan eman diote amaiera kalejirari, konpartsa guztiak banan-bana sartuz, eta ondoren, guztiek batera dantzatuz. Herritar asko gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera, eta bereziki txikienek gozatu ederra hartu dute.

Ondoren, konpartsetako kideak bazkarian elkartu dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!