Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa egingo dute

Ataria 2023ko urr. 17a, 18:01

Urriaren 25ean izango da saioa Villabonako Subijana etxean 18:30ean. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, ostirala baino lehen.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamenduak, Amasa-Villabonako Udalarekin elkarlanean, Energia argitu programaren barruan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruko tailerra antolatuko du urriaren 25erako. Subijana etxean egingo dute, 18:30ean eta parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 20a baino lehen izena eman beharko dute, posta elektronikoz argitu@gipuzkoa.eus helbidean edota 605 757 687 telefonoan. 

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei energiaren kontsumoan murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Kasu honetan, Energia berriztagarriak zure etxean... posible da! tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak "modu argi eta ulergarri" batean eskaintzea da. "Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan".

Saioak izaera praktikoa izango du eta horri esker energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek. Aldi berean, ,gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko da. Gainera parte hartzen dutenei, Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa banatuko zaie.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!