Enrique Abril txapelketako finala bertan behera geratu da

Ataria 2023ko urriaren 15a

Luzean taldeko jokalari batek buruan pilotakada bat jaso ostean, bertan behera utzi behar izan dute partida. Finalerako data berria zehaztu dute eta azaroaren 5ean izango da, 10:30ean, Errebote plazan.

Luzean eta Kapito Harri, Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala jokatzen ari ziren gaur Amasa-Villabonako Errebote plazan. Markagailuak Luzeanen alde 2-3 adierazten zuenean, bertan behera utzi behar izan dute partida. Izan ere, Luzean taldeko sakelariak pilotakada bat jaso du buruan. "Momentu guztian kontziente egon da, baina ospitalera eman behar izan diote eta ezin izan dugu partida bukatu", esan dute antolakuntzatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!