Azaroaren 4an Bilboko manifestaziora joatea eskatu dute

Ataria 2023ko urriaren 7a

Euskal Herrian Euskarazek antolatuta Euskaltzale independentisten topaketak egiten ari dira Villabonan. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, Euskararen errepublika eraikiz mahai ingurua egin dute Gurea antzokian. Ondoren, Zornotzako zanpantzarren atzetik Ama Lurra plazara joan dira, ekitaldi politikoa egitera. Bertan, azaroaren 4an Bilbora joatearen garrantzia azpimarratu dute, euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko.

Arratsaldeko egitaraua

  • Gaurkotasuneko eta interesa sor dezaketen gaien bueltan, sei tailer egingo dira. Hiru tailerrez osatutako bi txanda egingo dituzte beraz, norbanako bakoitzak bi tailerretan parte hartu ahal izango du.
  • Lehenengo txandako tailerrak (16:00-17:15): Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan, Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer? eta Zein toki du euskarak intersekzionalitatean?.
  • Bigarren txandako tailerrak (17:30-18:45): Gazteok euskararen borrokan, Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka eta Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak.
  • 19:00: Elektrotxaranga.
  • 22:00: Kontzertuak: Yogurinha Borova, Gora etorri eta DJa.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!