'Oinatzak', Habiren lan berriaren aurrerapen kantua

Ataria 2023ko irailaren 14a

Azaroaren 17an aurkeztuko dute billabonatarrek 'Ohartu' disko berria.

Villabonako Habi taldeak Ohartu izenburuko lan berria kaleratuko du azaroaren 17an. Diskoan bilduko duten kantuetako bat da Oinatzak eta gaur eman dute ezagutzera.

Lan berria Elkar estudioan grabatu dute, aurreko diskoetan bezala, Victor Sanchezen laguntzarekin. Habiko Jon Ander Artolak eta Yeray Gasconek adierazi dutenez, disko berria "inoiz baino zuzenagoa eta rockeroagoa da".

Duela bost urte sortu zen Habi taldea. Geroztik bi disko kaleratu dituzte (Loratu, 2018; Koloreak, 2020) eta taldearen laugarren urteurrena ospatzeko lau katuz osatutako EP bat (Helmuga, 2022). Etxekalte taldearekin batera single bat ere kaleratu zuten erdi bana duela bi urte (Arimak denboran, 2021). Azaroaren 17an ikusiko du argia taldearen hirugarren lan luzeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!