Kultur eskaintza zabala eskura, ikasturte honetarako

Ataria 2023ko ira. 13a, 07:58

Beatriz Unzue alkatea eta Joxean Cubero kultur teknikaria.

Villabonako Udalak ikasturte guztiari begirako ikastaroak antolatu ditu, baita bi ikastaro labur ere; irailaren 27ra bitarte eman daiteke izena

Hasi berri den ikasturtera begirako ikastaro eskaintza zabala prestatu du beste behin Villabonako Udalak. Ikastaroak urrian hasiko dira eta gehienak ikasturte guztian zehar eskainiko dituzte. Bi ikastaro izango dira laburragoak; Virgina Ameztoyk eskainiko duen serigrafia tailerra eta oinarrizko argazkigintzan murgiltzekoa. Argazkigintza tailerrean mugikorrarekin argazkiak ateratzen dituztenek eta argazkigintza analogikoa lantzen dutenek izango dute lekua. 

Ikasturte osorako
Gainontzean dantzari lotutako funky eta ballet ikastaroak antolatu dituzte, helduei zein haurrei begirako antzerki tailerrak, eskulanak, egur lanketa, zaharberritzea eta arte aplikatuak, haur zein helduei begirako pintura ikastaroak eta baita joskintza tailerra ere. Irakasleei dagokienez, funky tailerra Eneko Martijak eskainiko du, balleta Miren Lizeagak, antzerkia Iraitz Lizarragak, egur lanketa Jon Iñaki Ormazabalek, zaharberritzea eta arte aplikatuak Diana Vasinak, pintura Hodei Iparragirrek eta joskintza Ane Igerabidek. 
Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 27an amaituko da eta Villabona.eus webgunean dagoen formularioa betez egin ahal izango da. 

Eskaintza


Ikasturte osoko ikastaroak
  • Funky. 6 eta 12 urteko gazteentzat urriaren 16tik aurrera. Astelehenetan 17:15etik 18:15era (2015 eta 2017ra bitarte jaiotakoak) eta 18:15etik 19:15era (2011 eta 2014 artean jaiotakoak). Villabonan erroldatuek 95 euro eta 125 gainontzekoek. 
  • Balleta. 6 eta 12 urtekoentzat urriaren 17tik aurrera. Asteartetan 17:15etik 18:15era (2015-2017 urteen artean jaiotakoak) eta 18:15etik 19:15era (2011 eta 2014 urteen artean jaiotakoak). 80 euro Villabonan erroldatutakoek eta 110 gainontzekoek.
  • Antzerkia haurrentzat. 8 eta 12 urte artekoentzat urriaren 19tik aurrera, ostegunetan 17:30etik 19:00etara. 115 euro herrian
    erroldatutakoek eta 140 gainontzekoek. 
  • Antzerkia helduentzat. 16 urtetik gorakoentzat urriaren 19tik aurrera, ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. 150 euro herrian erroldatutakoek eta 175 gainontzekoek.
  • Eskulanak haurrentzat. 6 eta 10 urte artekoentzat urriaren 11tik aurrera, asteazkenetan 17:30etik 19:00etara. 105 euro herrian erroldatutakoek eta 135 gainontzekoek.
  • Egur lanketa helduentzat. 90 orduko ikastaroa urriaren 5etik aurrera astelehenetan 15:30etik 18:30era, eta ostegunetan 09:15etik 12:15era eta 15:30etik 18:30era. 247,61 euro herrian erroldatutakoek eta 349,02 gainontzekoek.
  • Zaharberritzea eta arte aplikatuak. 90 ordu. Urriaren 16tik aurrera, astelehenetan 17:00etatik 20:00etara. 209,20 euro herrian erroldatutakoek eta 294,86 gainontzekoek.
  • Pintura helduentzat. 14 urtetik gorakoentzat urriaren 11tik aurrera. 60 ordu. Asteazkenetan 15:30etik 17:30era eta 17:30etik 19:30era. 139,82 euro herrian erroldatuentzat eta 212,40 gainontzekoentzat.
  • Pintura haurrentzat. 4 eta 12 urte artekoentzat urriaren 19tik aurrera. 30 orduko ikastaroa. Ostegunetan 17:30etik 18:30era (4-7 urte artekoak) eta 18:30etik 19:30era (8-12 urte artekoak). 80 euro herrian erroldatutakoek eta 105 gainontzekoek.
  • Joskintza. 60 orduko ikastaroa urriaren 19tik aurrera. Ostegunetan 10:00etatik 12:00etara, 15:00etatik 19:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. 205 euro herrian erroldatutakoek eta 280 gainontzekoek.
Ikastaro laburrak helduentzat
  • Serigrafia. 12 ordu, azaroaren 7tik 28ra, asteartetan 18:30etik 21:30era. 40 euro herrian erroldatutakoek eta 50 euro gainontzekoek.
  • Oinarrizko argazkigintza. 10 ordu urriaren 21etik azaroaren 18ra, larunbatetan 10:00etatik 12:00etara. 35 euro herrian erroldatutakoek eta 45 gainontzekoek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!