Palma hiriburuan jokatuko dute gaur, Son Rapinya frontoian. Bihar Sineu herrian jokatuko dute. Sineuko frontoia eraberritu egin zuen pertsona batek, eta gaur egun kultur ekitaldietarako erabiltzen da. Hain justu, pilota partida bukatu eta gero afaria eta ondoren kantaldia izango da, euskal kantak eta Mallorcakoak uztartuz. Iñaki Lizaso bera ariko da musikari moduan ere.