Ibilgailu batek su hartu du eta A-15 itxi dute bi noranzkoetan, Villabona parean

Ataria 2023ko abuztuaren 7a

Matxura bat tarteko, auto batek su hartu du A-15ean, Villabonan, eta ilarak sortu dira inguru horretan. Ezbeharra 13:15ean jazo da, Iruñeko noranzkoan zihoan auto batek su hartu duenean. Suhiltzaileek sutea itzali bitartean, errepidea guztiz itxi dute eta pilaketak sortu dira, bereziki Iruñean. Ala ere, Irungo noranzkoa segituan ireki dute, eta handik gutxira, Iruñeko bidean errei bat ireki dute. 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!