Hotzik ez daukate haur hauek

Ataria 2023ko uztailaren 31

Villabonako jaien azken egunean ur parkea jarri dute. Malkar plazara eguzkia erabat agertu aurretik, haurrak urarekin jolasean zebiltzan, hotz handirik gabe. Saharatik etorritako haurrek ere bat egin dute jaiarekin eta gustura ibili dira zipriztin artean.

Gaurko egitaraua:

  • 10:00. Ur parkea, Malkar plazan: Txirrista pirata txikientzat, Txalupak, Apar Festa eta Txirrista Erraldoia.
  • 11:30. Errebotea: Villabona-Hazparne 94. norgehiagoka, Behar Zana Elkartearen eskutik.
  • 13:00. Buruhandi, Ipotxen eta Erraldoien kalejira,  Malkar plazatik abiatuta, Loatzo Musika Eskolako Txistu Taldeak alaituta.
  • 13:30. Ereseargi Gazte Abesbatzaren kontzertua Berdura plazan.
  • 18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan.
  • 20:00. Remiri XIV. Urteurreneko omenaldia, Remi Gogoan ekimenaren eskutik, Remi Ayestaran pasealekuan.
  • 20:30. Rock emanaldi ibiltaria Rockalean taldearen eskutik, Erreboteko plazatik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!