Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira Villabonan

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 28a

Etxeondo parkean bildu dira herritarrak Kuadrillen Eguneko bazkarian parte hartzeko.

Villabonako Santio jaietan, Kuadrillen Eguna da gaurkoa. Ehunka herritar bildu dira Etxeondo parkean, kuadrillako lagunekin bazkaltzeko. Eguraldia lagun zutela, jai giro paregabean bazkaltzeko aukera izan dute, eta indarrak hartu ostean, Incansables txarangarekin, kalejiran murgildu dira herriko kaleetan barrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!