Villabonako kaleak hartu dituzte mexikarrek

Leyre Carrasco 2023ko uztailaren 26a

Zunbeltz elkarteak antolatuta, 'Andalee, Santanita!' konpartsa herrikoia egin dute herrian zehar, Mexikoko musikak alaituta.

Urtero bezala, Santa Ana egunean konpartsa herrikoia egiten dute Amasa-Villabonako Santio jaien barruan. Aurten, Mexiko izan dute gai nagusi, eta Andalee, Santanita! izena jarri diote konpartsari. Txerminetik abiatu dira, eta Mexikoko musikarekin alaitu dituzte herriko kaleak. Dantzan eta abesten igaro dute goiza, eta ikustera gerturatu diren hainbat herritar ere festarekin bat egin dute.

Eguerdian bazkaria egin dute Onddo plazan, eta 17:00etan berriro eutsi diote konpartsa herrikoiari. Oraingo honetan Gauerdi txarangak alaituta. 19:30etan, Puro Relajo taldearen kontzertua izango da Erreboteko plazan.

Santio Jaietako egitarau osoa hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!