Punteria landu dute

Leyre Carrasco 2023ko uztailaren 26a

Salbadora Jubilatuen Elkarteak toka txapelketa antolatu du goizean Olaederra kiroldegiaren ondoan.

Santa Ana eguna dute gaurkoan Amasa-Villabonan; jubilatuen eguna, hain zuzen. Giro ederrean igaro dute goiza Salbadora Jubilatuen Elkarteko kideek. Izan ere, toka txapelketa antolatu dute Olaederra kiroldegiaren ondoan, eta herritar ugari animatu da punteria doitzera.

Txapelketaren ostean, jubilatuen eta egur lanketako ikasleen eskulanen eta margoen erakusketa jarri dute, berdura plazan. Eguerdian, berriz, jubilatuen bazkaria egin dute Txerminen, eta ondoren, dantza izan dute.

Santio Jaietako egitarau osoa hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!