Santio goiza euripean

Leyre Carrasco 2023ko uztailaren 25a

Santio Eguna ari dira ospatzen Amasa-Villabonan; Loatzo Musika Eskolako Bandak kontzertua eskaini du Errebote plazan, eta Oinkari dantza taldeak soka dantza egin du udal pilotalekuan.

Eguraldia lagun izan ez duten arren, festak ez du etenik izan goiz guztian zehar. Izan ere, gaur Santio Eguna dute Amasa-Villabonan, eta ekintza ugari izan dituzte goiz osoan. Horien artean Loatzo Musika Eskolako Bandak Errebote plazan eskaini duen kontzertua izan da. Eguraldiagatik eserlekuak hutsik geratu badira ere, herritar ugari izan dira plazako arkupetan.

Bestetik, Oinkari dantza taldeak soka dantza egin du udal pilotalekuan. Sokara lotu dira hainbat herritar eta dantzan jardun dute, zapiari helduta.

Psycho-clown, gaueko perkusio emanaldi ibiltariak emango dio amaiera Santio Egunari, 23:30etan, Otsabiko parketik hasita.

Santio Jaietako egitarau osoa hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!