Aritz Garin izan da azkarrena

Leyre Carrasco 2023ko uztailaren 25a

Korrikalari billabonatarrak 24 minutu eta 23 segundo behar izan ditu 7,5 kilometro bidea egiteko. 85 parte hartzaile inguru izan dira aurten Zunbeltz Elkarteak urtero antolatzen duen XLI. Herri krosean.

Zunbeltz Elkarteak urtero antolatzen duen herri krosa izan da gaur jokoan. Eguraldia lagun izan ez badute ere, 85 korrikalari inguru animatu dira gaurko proba egitera. Helduen sailkapenean Aritz Garin billabonatarra izan da helmugara iristen lehena, 24 minutu eta 23 segundoko denbora eginda; atzetik izan du Ander Lazkano andoaindarra, 25:03ko denborarekin; hirugarren, Iker Manso tolosarra, (25:51), laugarren, Aritz Mujika andoaindarra (25:54) eta bosgarren, Josu Urrestarazu idiazabaldarra (26:01).

Emakumeen sailkapenari dagokienez, Irati Larrañaga usurbildarra izan da azkarrena, 29 minutu eta 18 segundoko denborarekin. Bigarren, Lourdes Colomo zizurkildarra (30:24), hirugarren, Maite Viquendi azpeitiarra (33:19), laugarren, Itziar Iparragirre etxalartarra (37:19) eta bosgarren, Maria Rengel andoaindarra izan da (38:37).

Kadeteen mailan lehena Peru Zabala lekeitiarra izan da, zortzi minutu eta 44 segundoko denborarekin. Bigarren Markel Zaldua billabonatarra (09:16), eta hirugarren Peru Urdangarin billabonatarrak (10:07) egin du. Kadete nesketan Naroa Nieto helmugaratu da azkarrena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!