Sortzaileen txokoa

Leyre Carrasco 2023ko uzt. 25a, 14:30

Otsabi Fest jaialdiari hasiera eman diote izen bereko parkean; egun guztian zehar izango dira artisau eta diseinatzaileen postuak zabalik, eta hainbat tailer ere egingo dituzte.

Eguraldia ez da arazo izan Otsabi Fest jaialdia ospatzeko. Bigarrengoz antolatu dute Amasa-Villabonan bizi eta lan egiten duten artisau eta diseinatzaileek ekimena, eta gaur inauguratu dute. Iaz Etxeondon egin zuten festa, baina Otsabi parkera aldatu dute aurten. 

Bertan, hainbat artisauek postuak jarri dituzte, eta 20:00ak arte izango dira. Horien artean daude Elena, hidrolatoak; Gema, loradenda; Helena Agell, koadernaketa eta zianotipia.; Kimuri, haroi eta gyiotakuak; La reina bigotuda, belarritakoak; Limoi arroxak, ukenduak eta xaboiak; Luixi, bitxiak; Paqui eta Alonso, pintxo-kuxinak eta ointura abstraktua; Plato, zermaika; Sormen taldea, eskulanak eta Sualma, egurrezko jostailuak.

Horrez gain, tailerrak izango dira haur zein helduentzat. Yoga aulkian, Aizkardi mendi elkartearen eskutik irteera Amasamenditik karobiak bisitatzeko, ukenduak, artisau paperak eta pintzeladak izan dira goizean egin dituzten tailerrak, baina arratsaldean ere beste batzuez gozatzeko aukera izango da.

Iaz bezala, aurten ere moda desfilea egingo dute 18:00etan, eta kontzertuak izango dira 19:00etatik hasita ilundu arte.

OTSABI FEST EGITARAUA

TAILERRAK

16:00-18:00. Artisau papera.

16:00-17:00. Koadernaketa.

17:00. Ipuin kontalaria.

KONTZERTUAK

19:00. Trukean.

19:45. Peppermint Sextet.

21:30. DJ Mikel.

23:00. Zozongo batukadaren Psycho Clown emanaldia Otsabitik abiatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!