Lehian ibili dira txupinazoaren aurretik

Leyre Carrasco 2023ko uztailaren 24a

Gaztetxoen areto futboleko finala, frontenisa banaka eta Eskuz Binakako Txapelketak jokatu dituzte arratsaldean.

Santio Jaiak hastear daude, baina horren aurretik lehian ibili dira herriko gazteak. Batetik, Errebote plazan, areto futboleko finala jokatu dute. Bestetik, Villabonako Udal pilotalekuan, Frontenisa banaka eta Eskuz Binakako Txapelketak izan dira, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. Giro ederrean ibili dira eta izerdi-patsetan bukatu dute guztiek.

Txupinazoa 18:00etan izango da, Erreboteko plazan. Aurten, Salbadora Jubilatuen Elkarteak jaurtiko du suziria, Iraunkorrak txarangak alaituta. Ondoren, Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira izango da herrian zehar, Iraunkorrak txarangak alaituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!