Urduritasuna nagusi izan bada ere, hainbat parte hartzaile izan dira gaur Maiatzaren Lehena plazan jokatu diren xake partidatan. Isiltasun eta kontzentrazio osoarekin aritu dira hainbat xakelari lehian. Gaurko partidetan, ordea, parte hartzaile berezi bat izan da: Ruslan Ponomariov maisu handi ukrainarra eta munduko txapeldun izandakoa.
10:00etan eman diote hasiera ekitaldiari, eta 14:00ak ingurura arte iraungo du lehiak. Ponomariove izan da partida guztiei hasiera eman diena, eta 28 aurkari izan ditu denera. Ponomarioven erritmora joan dira partidak, denbora mugarik izan gabe; aurkari bakoitzak maisu handiaren aurrean bere mugimendua egiteko aukera izan du, eta ondoren Ponomarioven txanda izan da, taula guztietako pieza zuriak mugituz joan da.
Billabona Xake Elkarteko kideek eta Gipuzkoako beste elkarteetako zenbait gonbidatuk parte hartu dute ekitaldian. Horien artean parte hartzaile berezi bat ere izan da, Gasteizen bizi den Khrystyna Yatseiko bederatzi urteko neska ukrainarra. Gerra dela-eta bere herrialdetik ihes egin behar izan zuen; xakean jokatzen du eta aurten 10 urtez azpiko Arabako txapelduna izan da.
28 partida horietatik 25 irabazi zituen Ponomariov-ek, eta hiru tablak eginaz amaitu zituen. Horietako bat Unai Iraola etxeko xake jokalariaren aurkako partidan suertatu zen.
Xake ekitaldia bukatu eta gero bazkaria egingo dute.