Bi ordutegi aldaketa Santio Jaietako egitarauan

Ataria 2023ko uztailaren 22a

Zunbeltz Elkarteak antolatzen duen kros herrikoian, uztailaren 25ean, helduen lasterketa 11:00etan hasiko da, ez 11:30ean. Bestalde, uztailaren 30ean, Goxua’n Salsa taldearen kontzertua 20:30ean izango da, 23:00etan izan beharrean.

Villabonako Santio Jaiak uztailaren 24an hasiko dira. Azken orduko bi aldaketa izan dira egitarauan. Santiotako XLI. Kros Herrikoian, helduen lasterketa 11:00etan hasiko da. Izena, www.herrikrosa.com webgunean eman behar da, eta dohainik izango da. Korrikalariak Zunbeltz elkartearen paretik irtengo dira eta Villabonako kaleetan zehar osatuko dute ibilbidea. 14 urte artekoentzat antolatu den krosa, 10:15ean aterako da. Kasu honetan, izena elkartean eman beharko da egunean bertan, 09:15etik aurrera.

Beste aldaketa uztailaren 30ean izango da, Goxua’n Salsa taldearen kontzertuari lotuta. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Villabonako jaietako egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!