Larrarte-Gaminde eta Garai-Erasun sailkatu dira Santio Txapelketako finalera

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Finalerdietan parte hartu zuten hiru bikoteak eta epailea. PEDRO MIGUEL ALONSO GARCIA

Hiru bikoteren artean jokatu zituzten finalerdiak atzo arratsaldean, eta bi bikote finalistak geratu ziren lehen postuetan.

Hamabi tantotara jokatu zituzten partidak, eta Larrarte-Gaminde bikoak biak irabazi zituen. Garai-Erasun bikoaren aurka 12-3 irabazi zuen, eta Arrillaga-Bergara bikoaren aurka 2-12. Garai eta Erasun geratu ziren bigarren, Arrillaga-Bergara bikoaren aurka 12-7 irabazi baitzuten.
 
Hori horrela, Santio Txapelketako finalistak Larrarte-Gaminde eta Garai-Erasun izango dira. Finala uztailaren 30ean jokatuko da, Villabonako Santio jaien barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!