Gehigarria: IX. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Txorien  kantuak  lasaitzen nau

Ataria 2023ko uztailaren 21a

Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan gelen arteko mailan saritutako lana.

  • Gelen arteko maila
  • Fleming 5B (Amasa-Villabona)
  • Doinua: Haiziak bidali du

1.
Goizean esnatzen naiz 
entzuten kukua 
oraingo garaietan 
pozten dit barrua 
hotz-hotza ta tristea 
da gure negua 
udaberrian dator 
txorien kantua.

 

2.
Txorien kantua da 
benetan polita 
basora joaten naiz 
ta egin bisita 
lasaigarria baita 
txorien musika 
basoan egoten naiz 
begiak itxita.


3.
Txorien kantuekin 
bete zait bihotza
belarriak goxatu 
eta bizipoza 
zuhaitzetatik dator
hegaztien hotsa 
maite ditut txoriak
ta haien ahotsa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!