Goi mailako finalerdiak jokatuko dira Villabonako udal pilotalekuan

Ataria 2023ko uztailaren 19a

Gizonezkoen finalerdiko partidak izango dira bihar, 18:30ean; emakumezkoek, berriz, finalerako pasea jokatuko dute gaur, 18:30ean. Finalaren jaialdia hilaren 30ean izango da, 16:30ean, pilotaleku berean.

Gizonezkoen pilotari afizionatu onenetarikoak lehiatzen ari dira Behar Zana elkarteak antolatu duen Santio Txapelketa - XI. Antton Pebet Oroimenezkoan. Bihar jokatuko dituzte finalerdiko partidak, 18:30ean, Villabonako udal pilotalekuan. Lehen partidan Elola (Tolosa) eta Irazustabarrena (Intxurre) bikotea Murua (Soraluze) eta Uriondo (Lea Ibarra) bikotearen aurka arituko da. Bigarren partidan, berriz, Azketa (Tartxaloetxe) eta Matxinandiarena (Tartxaloetxe) bikotea Arteaga II (Behar Zana) eta Loza (Barberito) bikotearen aurka. Finala hilaren 30ean izango da, 18:30ean, pilotaleku berean.

Emakumezkoen txapelketa

Emakumezkoen Eskuz Binakako Santio Txapelketaren finala zeinek jokatuko duten erabakiko da gaur, 18:30ean, Villabonako udal pilotalekuan. Hiru bikote ariko dira lehian. Larrarte bidaniarrak (Behar Zana) eta Gamindek (Lea-Ibarra) osatutako dute bikoteetako bat, Garaik (Zaramaga) eta Erasun zizurkildarrak (Behar Zana) bigarrena, eta Arrillagak (Behar Zana) eta Bergarak (Bergara) hirugarrena. Finalaren jaialdia hilaren 30ean izango da, 16:30ean, pilotaleku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!