Jada eman daiteke izena Villabonako XLI. Santio Kros Herrikoian

Ataria 2023ko uzt. 18a, 19:58

Uztailaren 25ean izango da Zunbeltz elkarteak antolatzen duen lasterketa; haurren proba 10:15ean hasiko da, helduena, berriz, 11:30ean. Izena online eman behar da eta dohainik da.

Zunbeltz elkarteak Santiotako kros herrikoia antolatu du uztailaren 25erako. Aurtengoa 41. edizioa izango da. Izena www.herrikrosa.com webgunean eman behar da eta dohainik izango da; lasterketa egunera arte erabilgarri egongo da izena emateko aukera. Dortsala lasterketa egunean banatuko dute elkartean.

Korrikalariak 11:00etan abiatuko dira Zunbeltz elkartearen paretik eta Villabonako kaleetan zehar osatuko dute ibilbidea. 2007an eta 2008an jaiotakoek itzuli bat emango diote ibilbide nagusiari (2,5 kilometro). 2005ean eta 2006an jaiotakoek bi itzuli emango dizkiote (5 kilometro), eta 2004an eta aurretik jaiotakoek hiru itzuli emango dizkiote (7,5 kilometro).

Sariei dagokienez, lehen sailkatuentzat garaikurrak izango dira, gazteen eta helduen kategorian. Haurren krosean, parte hartzaile guztien artean lau sari zozkatuko dituzte.

Haurren krosa

14 urte artekoentzat ere haurren krosa antolatu dute. Kros nagusiaren aurretik izango da, 10:15etatik aurrera; izen ematea elkartean bertan izango da, 9:15etik aurrera.

Adin tarte bakoitzak bere ibilbidea osatuko du. 2013tik aurrera jaiotakoek itzuli bat emango diote ibilbide txikiari; 10:15ean hasiko da eta proba kontrolatua izango da. 2011n eta 2012an jaiotakoek bi itzuli emango dizkiote; 10:30ean hasiko da. Azkenik, 2009an eta 2010ean jaiotakoek itzuli bat emango diote ibilbide nagusiari (2,5 kilometro); 10:45ean hasiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!