2023/07/25 10:15

XLI. Santiotako Kros Herrikoia

XLI. Santiotako Kros Herrikoia
Amasa-Villabona

Zunbeltz elkarteak Santiotako XLI. kros herrikoia antolatu du. Izena  www.herrikrosa.com webgunean eman behar da eta dohainik izango da.  Korrikalariak 11:00etan abiatuko dira Zunbeltz elkartearen paretik eta Villabonako kaleetan zehar osatuko dute ibilbidea.

14 urte artekoentzat ere haurren krosa antolatu da. Kros nagusiaren aurretik izango da, 10:15etatik aurrera.  Adin tarte bakoitzak bere ibilbidea osatuko du. Izen-ematea elkartean bertan izango da, 9:15etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!