Eneko Maiz, Masters Hoberenak txapelketako finalean

Ataria 2023ko uztailaren 13a

Ducassou atzelariarekin batera jokatuko du bihar goizean partida erabakigarria.

Behar Zana elkarteko Eneko Maiz billabonatarra profesional mailan ari da jokatzen eskuz trinketean, Iparraldean. Bihar Masters Hoberenak txapelketako finala jokatuko du Ducassourekin batera, Larralde eta Lambert bikotearen aurka. 11:00etan izango da partida hori, Arrangoitzeko trinketean.

Finalerdietan ez zuten erraz izan garaipena Maizek eta Ducassouk, 40-37 irabazi baitzieten igandean Ospital eta Iphar bikoari. Aurretik Open Gantxiki txapelketaren finala jokatu zuen Maizek, uztailaren hasieran. Orduan bikote moduan Haroçarene izan zuen, eta aurkari Biscouby eta Larralde. Final hori 40-25 galdu zuten billabonatarrak eta bere bikotekideak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!