Iruñeko erailketa matxista salatu dute

Ataria 2023ko uztailaren 3a

Aiztondoko zein Tolosaldeko asanblada feministek eta Itaiak deituta egin dituzte elkarretaratzeak.

Larunbatean 51 urteko gizonezko batek 47 urteko emakume bat (bere bikotekidea) hil zuen Iruñeko Ermitagaña auzoko taberna batean, eta hori dela eta elkarretaratzeak egin dituzte gaur, eskualdean. Tolosaren kasuan, bi elkarretaratze egin dituzte Trianguloan, bata Tolosako Asanblada Feministak deituta eta bestea Tolosaldeko Itaiak deituta. Tolosako Udalak bat egin du asanblada feministak deitutako mobilizazioarekin. Amasa-Villabona eta Zizurkil batzen dituen oinezkoen zubian ere elkarretaratzea egin zuten, kasu horretan, Aiztondoko mugimendu feministak eta Lurgatz talde feministak deituta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!