Aizkardirekin, Pirinioetara

Ataria 2023ko uztailaren 3a

La Moleta mendia.

Igandean izango da irteera Amasa-Villabonako mendizale elkartearekin; 6:00etan elkartuko dira, Olaederra kiroldegian. Osteguna da izena emateko azken eguna.

Amasa-Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak irteera berri bat antolatu du, kasu honetan, Pirinioetara. Igande honetan izango da txangoa, eta 6:00eta abiatuko dira Olaederra kiroldegitik, autobusean. Ondoren, Canfranc estaziotik (1.192 metro) hasiko dute ibilaldia, eta La Moleta (2.562 metro) gailurrera igo ondoren, Izas amildegitik jaitsiko dira, abiapuntura itzultzeko. Ibilaldiaren luzera 20 kilometrokoa izango da eta iraupena 6 ordu ingurukoa izatea aurreikusten dute.

Izena emateko bi modu daude: 649 717 182 telefono zenbakira deituta (20:00etatik 22:00etara bitarte) edo ostegunean, hilak 6, elkartearen egoitzara bertaratuz, ordu berean. Osteguna izango da izena emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!