Begoña Aranconena izango da Santio jaietako egitarauaren azala

Ataria 2023ko uztailaren 3a

Ezkerrean Begoña Arancon eta eskuinean Irati Santiago

Aranconek 400 euroko saria jasoko du; lehiaketan boto gehien jaso duen bigarren lana, Irati Santiago billabonatarrarena ere, saritu du jai batzordeak.

2023ko Santio jaien egitarauak badu azaleko irudia. Jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak Begoña Aranconen obra saritzea erabaki dute, aurkeztutako 24 proposamenen artean. 400 euroko saria jasoko du.

Aurten berrikuntza modura, lehiaketan boto gehien jaso dituen bigarren lana ere saritu dute, eta beraz, Irati Santiago billabonatarrak tablet bat jasoko du.

Amasa-Villabonako Kultura sailak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei lehiaketan erakutsitako interesagatik, eta Amasa-Villabonako herritar guztiak animatu nahi ditu datorren urtean berriro egingo den lehiaketa honetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!