Jokin Etxeberria izan da txukun eta azkarrena

Leyre Carrasco 2023ko eka. 18a, 15:36

Gizonezkoen Gipuzkoako Sega-sail Txapelketa izan da gaur jokoan, Amasan. 28 minutu eta 28 segundoko denborarekin irabazi du amasarrak; Mikel Lizartza eta Oier Urkola izan ditu atzetik.

Eskualdeko hiru segalari aritu dira lehian: Jokin Etxeberria amasarra, Mikel Lizartza tolosarra eta Oier Urkola anoetarra. Julen Gabirondo urnietarrak ere parte hartu behar zuen, baina lesio baten ondorioz, ezin izan du. 1.000 metro karratuko saila txukun eta azkar moztu behar zuten parte hartzaileek, eta horretan irabazle izan da amasarra, 28 minutu eta 28 segundoko denborarekin.

Irabazita toki guztietan ondo sentitzen dela aitortu du irabazleak, "baina etxean gusturago. Izan ere, ordu asko pasa ditugu larre honen bueltan, eta pozik bukatu dut". Lizartza izan zen iazko txapelduna eta probaren hasieratik maila bat ateratzea lortu dio Etxeberriak. "Atzo egin zuen euri zaparradak larreari mesede egin dio, hezetasun handia zegoen azpian eta larrea oso xamurra zegoen horretarako", gehitu du.

Lizartza izan da lanak amaitzen bigarrena, 32 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Atzetik, kostata baina lanak guztiz amaitzea lortu ditu Urkolak, 38 minutu eta 37 segundoko denborarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!