Bizipoza jaian parte hartzeko deia

Ataria 2023ko ekainaren 13a

Igandean Amasa-Villabonan egingo dute Bizipoza Jaia. Aiztondoko, Irurako eta Anoetako udal, eragile eta boluntarioek antolatu dute festa. Bertara gerturatzeko deia luzatu dute Bizipoza elkartetik.

Bizipoza Jaia egingo dute igandean Amasa-Villabonan. Bizipozaren barruan biltzen diren elkarteek antolatu dute jaia, udal, eragile eta boluntarioen laguntzaz. Elkarteko koordinatzaile Leire Elizegi, Aiztondoko Bizipozako arduradun Ainhoa Beobide eta Bizipozako parte den Etiopia Utopia elkarteko Josu Jauregik egin dute gonbita festarako.

Jaiaren bezperan Bizipoztu dantzan emanaldia eskainiko du Oinkari dantza taldeak Olaederra kiroldegian. Emanaldi beraren bi saio eskainiko dira 12:00etan eta 18:30ean. Aurrez eskuratu daitezke sarrerak, 5 eurotan, Villabona.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!