Igandean mendi irteera egingo du Aizkardi Mendizale Elkarteak

Ataria 2023ko ekainaren 12a

Benasako arroila ingurura joango dira. Irteera 7:00etan izango da Olaederra kiroldegitik eta osteguna baino lehen eman behar da izena.

Datorren igandean, ekainak 18, mendi irteera egingo du Amasa-Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak, Benasako arroilatik. Irteera 7:00etan izango da Olaederra kiroldegitik. Benasako arroilatik (370m) abiatuko dira San Kiriko (1181m), Illon Mendilerroa (1278m) eta Borregil (1424m) gailurrak igotzeko, abiapuntu berera itzuliz. 23 kilometro inguruko luzera du ibilbideak, eta iraupena 6 ordu ingurukoa izatea aurreikusten dute.

Izena emateko, 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da, 20:00etatik 22:00etara bitartean. Bestela, elkartearen egoitzan eman daiteke izena, ostegunean, hilak 15, ordutegi berdinean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!