Giro bikaina pilota topaketa eta jaialdian

Ataria 2023ko ekainaren 5a

Asteburuan Behar Zana elkarteak bere 77. urteurrena ospatu du, eta pilotak beste behin protagonismoa izan du.

Larunbat goizean zehar, Behar Zanako pilota eskolako haur batzuekin topaketa izan zuten; eskuz, paletaz eta joko garbian aritu ziren. Ondoren, bazkaria egin zen elkartean eta arratsaldean pilota jaialdia izan zuten.
 
Jaialdi berezia izan zen, bertan Mikel Goñi, Xala eta Pascual pilotariek parte hartu baitzuten. Pilotalekua bete egin zen eta bi partida eder izan ziren, bietan ere tanto bikainak ikusiz. Lehen partidan Urbieta I.a eta Pascual bikoak 22-21 irabazi zioten Lizaso eta Erasun bikoari. Bigarren partidan Xala eta Esnaola bikoak 17-22 galdu zuen Urbieta II.a eta Mikel Goñiren aurka. 
 
 
Argazkiak: Aitor Landa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!