Aitor Etxeberria eta Amagoia Iribar izan dira lehenengoak Lasterbidean proban

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Lasterbidean euskal errepresaliatuen aldeko lasterketa luzean izan dira irabazleak. Gizonezkoetan Aritz Garin billabonatarra eta Antton Belaustegi izan dira bigarren eta hirugarren, eta emakumezkoetan Alazne Irigoien eta Maider Etxeberria billabonatarra.

Giro ederrean egin da lasterketa luzea, 7,8 kilometrotakoa, eta guztira 40o lasterkari inguruk parte hartu dute.

Proba motzean, 2,5 kilometrokoan, adin guztietako 100 korrikalari inguru izan dira parte hartzen, eta sariak 14 urte azpikoen artean banatu dira. Mutiletan, lehenengoa Alluitz Markuleta izan da, bigarren Harriet Altuna (Iñigo Guridi presoaren izenean parte hartu du) eta hirugarren Urko Ugarte izan da. Nesketan, lehenengoa Irati Alberdi, bigarren Intza Sukia eta hirugarren Araitz Borda izan dira.

Lasterketez gain, egun osoko egitaraua antolatu dute. Esaterako, 450 pertsona elkartu dira bazkaltzeko eta ondorengo egitarauak horrelako jarraituko du:

  • 16:00. Haurren txokoa Txermingo ikastolan.
  • 17:30. Distopia elektrotxaranga.
  • 17:30. Pilota partidak Bearzana pilotalekuan.
  • 20:30. Kontzertuak Errebote plazan: XSakara, McOnak eta DJ Bull.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!