Arratzainen, futbolaren festa

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Billabona F.K.E. klubak antolatu duen VII. Manu Muriel Oroimenezkoa jokoan da Arratzain futbol zelaian. 16 alebin talde ari dira futbol txapelketa jokatzen egun guztian zehar.

Bazkaldu eta gero, dagoeneko martxan dute kanporaketen fasea. 18:30ak arte iraungo du. Ondoren, 18:40ean jokatuko da finala, eta 19:00etan izango da sari banaketa.

Txapelketarekin bat eginez, lore eskaintza izan da eguerdian Manu Muriel oroitzeko, eta lore sorta bat eman zaie bere familiakoei.

Horrez gain, sarrerarekin atera den dirua, 800 euro, Bizi Poza elkarteari eman dio Billabona F.K.E.-k, eta momentu hori argazki batekin irudikatu dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!