Udaleku irekietarako begirale bila ari dira Amasa-Villabonan

Ataria 2023ko maiatzaren 26a

Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak uztailaren 3tik 21era, HH2 eta LH6 maila arteko umeentzat. Bertan begirale moduan jardun nahi dutenek ekainaren 2ra bitarte dute hautagaitza aurkezteko aukera.

Amasa-Villabonako udaleku irekietako begirale izateko bi baldintza bete behar dira: 18 urte izatea (edo 2023an betetzea) eta euskara ondo menperatzea.

Izena ematerakoan NAN-aren kopia bat, curriculuma eta ikasketa ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Aisialdirako begirale edo zuzendari titulua izanez gero, hori ziurtatzen duen agiria ere erantsi behar da.

Dokumentazioa Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko beheko solairuan) aurkeztu behar da, ekainaren 2a baino lehen, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Telematikoki egiteko aukera ere badago, udaleko erregistro elektronikoaren bitartez.

Argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!