Txapeldun asko utzi ditu II. Trikuharri lasterketak

Irati Saizar Artola 2023ko maiatzaren 20a

Hiru lasterketa egin dituzte euripean, Amasa-Villabonako mendietan barrena; denera 305 korrikalarik hartu dute parte.

Villabonako Triatloi Taldeak antolatutako Trikuharri lasterketa egin dute bigarrenez, Amasa-Villabonan. Bigarren edizio honetan hiru proba egin dituzte: laburrenak, 10K izenekoak, 11,5 kilometro zituen; ertainak, 20K izenekoak, 20,5 kilometro; eta luzeenak, 30K izenekoak, 28,5 kilometro.

Korrikalariez gain, euria izan da protagonista nagusia, erruz bota du euria, ia gelditu gabe, goiz osoan zehar. «Villabonako itsasoa ezagutu dugu», zioen korrikalari batek helmugara iristean. Erreka gainean arrastan jaitsi direla zioten beste askok.  Kanala gurutzatzerakoan, «belaunetaraino» izan dute ura batzuek, eta «gerriraino» beste batzuek. Zapatilak garbi-garbi eginda iritsi dira helmugara, dutxa bero bat hartzeko gogoz. Antolatzaileek prestatuta zituzten pintxoren bat edo beste janda joan dira gehienak dutxara.

Hona hemen sailkapena:

  • 30K
    • Gizonezkoak
      • Iñigo Uribetxebarria - 2.30.02
      • Clement Durance - 2.32.23
      • Asier Ayerza - 2.37.17
    • Emakumezkoak
      • Oihana Kortazar - 2.56.37
      • Naiara Irigoyen - 3.02.06
      • Sarah Ugarte - 3.19.26
    • Lehen herritarra
      • Andoni Ugarte - 2.57.09
  • 20K
    • Gizonezkoak
      • Jokin Tolosa - 1.39.24
      • Jokin Lizeaga - 1.39.24
      • Oier Zubeldia - 1.42.52
    • Emakumezkoak
      • Irati Larrañaga - 2.02.34
      • Leire Elola - 2.02.58
      • Nerea Iturriaga - 2.03.40
    • Lehen herritarrak
      • Eneko Gurrutxaga - 1.43.44
      • Lierni Kamio - 2.14.43
  • 11K
    • Gizonezkoak
      • Mikel Senperena - 54.21
      • Bruno Nogueira - 55.23
      • Garikoitz Alberro - 57.11
    • Emakumezkoak
      • Eneritz Armendariz - 1.07.33
      • Erika Alvarez - 1.08.23
      • Nagore Balda - 1.10.29

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!