Eskualdeko beste hainbat herritan bezala, Amasa-Villabonan ere San Isidro eguna ospatu dute. Goizeko mezaren ondoren, 20 bat lagun bildu dira Uxo-Toki Elkartean, hamaiketakoa egiteko. Ondoren, trikitilarien eta bertsolarien saioaren txanda izan da, eta berriro elkartean bildu dira herritarrak, bazkaltzeko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?